Urola Kosta eskualdeko 3 enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortzea sustatu du Itsas Kirol Poloa ekimenak

Begi bistan, Surfing Zumaia eta Redymar dira COPLEFCren Kirol Zerbitzu Profesionalen Kalitate Zigilua lortu duten Urola Kosta eskualdeko 3 enpresak. UKUEk Itsas Kirol Poloa proiektu estrategikoaren baitan bultzatutako ekimenari esker lortu dute kalitate-zigilu hori.

Urola Kostako Udal Elkarteak 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan Itsas Kirol Poloa ekimena. Itsasoa ardatz hartuta, helburu bikoitzarekin sortu zen IKP: batetik ekosistema sortuz, enpresak integratzen joatea itsas-sektorea profesionalizatzeko, eta, bestetik, itsas kirola eskualdean erreferente izatea eta mundu mailan ezaguna egitea, talentua sortuz eta erakarriz, negozio berriak sortuz eta enpresen lehiakortasuna sustatuz.

Egitasmoaren garapenean, Itsas Kirol Poloaren Zigilua ere sortu zuen Udal Elkarteak, itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki Zerbitzu Profesionalen modalitatean behar duen kalitatearen erreferente izateko asmoz.

Hori horrela, aurten, Urola Kostako hiru enpresek lotu dute kirol-zerbitzu profesionalen kalitate zigilua: Begi bistan, Surfing Zumaia eta Redymarrek, hain zuzen ere, COPLEFCek kudeatuta. Azken hori gizartean jarduera fisikoa sustatzeaz eta herritarren praktika osasungarria zaintzeaz arduratzen den Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoa da.

COPLEFCek taldeko zein banakako saioak eskaini ditu, Oscar Garciaren gidaritzapean, baita tutoretza saioak ere, hautagaitzak prestatu eta dagokion auditoretza gainditzeko. Eta hori guztia, noski, Urola Kostako Udal Elkarteko teknikarien laguntzarekin egin da.

  1. Begi Bistan enpresak esperientzia eta jarduera ekoturistiko anitzak eskaintzen ditu Urola Kosta presarik gabe ezagutzeko. Jarduerak norbanakoei, ikasleei eta/edo enpresei zuzenduta daude. Gehiago jakiteko.
  2. Surfing Zumaia eskolak Imanol Yeregi du buru, 2018ko euskal zirkuituko txapelduna eta WQS munduko zirkuituan jardunean jarraitzen duena. Bere taldearekin batera, belaunaldi berriei surf prestazioak hobetzen eta bezeroen ametsak gauzatzen lagundu nahi diete. Gehiago jakiteko.
  3. Redymar ibilgailuen eta ur-motorren salmentan zein alokairuan espezializatutako empresa da, eta kostaldea modu pertsonalizatuan ezagutu ahal izateko uretako irteerak ere eskaintzen ditu. Gehiago jakiteko.

Itsas Kirol Poloa

Urola Kosta eskualdeko itsas nortasunetik abiatuta, Itsas Kirol Poloa eskualdeko garapen jasangarriaren eragile eta ikur gisa jaio zen itsas kirolen sektorean. Lankidetza sustatuko duen eta eragileen arteko sinergiak bultzatuko dituen gune berritzailea izan nahi du, Urola Kostako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sortu eta partekatzeko. Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuko dira, ekintzailetza-jarduerak eraginkortasunez kudeatzeko eta lehiakortasun ekonomikoa sustatzeko talentua erakarriz. Urola Kostako Udal Elkartearen lehendakaritzaren hitzetan, ‘Itsas Kirol Poloak sektoreko enpresak eta administrazioa batzen lagunduko du, eta horrek pixkanaka hazten joango den sektorearen etorkizuneko lehiakortasuna bermatzen lagunduko du lurraldean. Ildo horretan, itsas kirola funtsezko tresna da hazkunde ekonomikoan aurrera egiteko. Gainera, gure eskualdearentzat estrategikoa izan da duela urte askotatik. Baina orain da unea hainbat eragileren artean koordinazioan lan egiteko eta ikuspegi partekatu bat sortzeko’.

Zorionak Begi Bistan, Surfing Zumaia eta Redymarri. Enpresa horiek, bakoitzaren eskaintzan bikaintasuna bermatzeaz eta bezeroen esperientzia hobetzeaz gain, Kalitate Zigiluaren familiako kide izango dira aurrerantzean, COPLEFCk bultzatutako Kalitate Zigilua duten profesional, enpresa eta erakunde guztiak barne hartzen dituen direktorioan duten presentziaren bidez.

Informazio gehigarria

Urola Kostako Udal Elkartea

  • info@itsaskirolpoloa.eus
  • Tel. 943890808

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Ir arriba