Kalitate Zigilua Kirol Sektoreko Enpresentzat

Itsas Kirol Poloa proiektu estrategikoaren barruan, Urola Kostako Mankomunitateak eskualdeko enpresen artean itsas kirolen arlorako berariazko Kalitate Zigilua sustatzen du. Itsas Kirol Poloa zentroan itsas kirolarekin, itsasoarekin eta ekonomia urdinarekin lotutako era guztietako jarduerak eta proiektuak elkartuko dira. Ardatz nagusi horiek Urola Kostako eskualdeak itsasoarekin duen harreman estutik datoz. Eta proiektua nazioarteko proiekzioaren eta erreferentzialtasunaren ikuspegi argiarekin jaio da.
«Gurea itsasoari estuki lotutako eskualdea izan da, da eta izaten jarraituko du. Eskualdeko itsas nortasunetik abiatuta, Itsas Kirol Poloa eskualdearen garapen iraunkorraren eragile eta ikur gisa jaio zen. Lankidetza sustatuko duen eta eragileen arteko sinergiak baliaraziko dituen gune berritzailea izan nahi du, Urola Kostako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sortu, transferitu eta partekatzeko. Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatuko dira, ekintzailetza-jarduerak eraginkortasunez ustiatzeko eta lehiakortasun ekonomikoa sustatzeko talentua erakarriz».

Kalitate zigilua

Bide horretan, eskualdeko kirol eragileentzako kalitate zigilua lortzeko prozesuari ekin zaio. Itsas kiroletako zerbitzuak garatzen dituzten enpresa, erakunde eta instalazioetarako berariaz diseinatutako kalitate-zigilua da.

Urola Kostako Mankomunitateak kirol nautikoen sektoreko enpresen lan profesionala balioetsi nahi du, zigilu hori lortzeko prozesua erraztuz.

Oso tresna eraginkorra da, enpresen ahalegina aintzat hartzen duena eta bost udalerrietako kirol nautikoen enpresa guztiei ikusgarritasuna ematen diena.

Hori lortzen duten enpresentzat, Kalitate Zigilua kirol-zerbitzuen edo -produktuen konpromisoaren, bikaintasunaren eta etengabeko hobekuntzaren adierazle garbia izango da.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Scroll to Top