Urola Kosta eskualdeko 3 enpresek kirol zerbitzu profesionalen kalitate zigilua lortzea sustatu du Itsas Kirol Poloa ekimenak
Begi bistan, Surfing Zumaia eta Redymar dira COPLEFCren Kirol Zerbitzu Profesionalen Kalitate Zigilua lortu duten Urola Kosta eskualdeko 3 enpresak. UKUEk Itsas Kirol Poloa proiektu estrategikoaren baitan bultzatutako ekimenari esker lortu dute kalitate-zigilu hori. Urola Kostako Udal Elkarteak 2022ko urrian jarri zuen lehen aldiz martxan Itsas Kirol Poloa ekimena. Itsasoa ardatz hartuta, helburu bikoitzarekin sortu …